Ikasleon egoera

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2020ko mai. 31a, 11:02

Rina Cabezak maiatzeko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Ikasleon egoera'.

Dagoeneko hilabete pasatu da konfinamendua hasi genunetik, eta neure buruari ondorengo galderak egiten dizkiot: oraindik asko falta al da hau guztia amaitzeko? Hartu diren neurriak egokiak izan al dira? Noiz aterako gara kaleetara?

Ikasleon egoeraren inguruan idaztera nator, izan ere hainbat arazo ari gara jasaten. Lehendabizi, eskolak online jasotzera ohitu behar gara: aurrez aurreko klaserik ez dugu, ezta liburutegira joateko aukerarik ere. Beraz, etxean ikastera mugatuta gaude. Selektibitaterako data berriak jakinarazi dizkigute, baina ez dakigu oraindik gehiago atzeratuko dituzten ala ez. Batzuk etxetik ari dira azterketak egiten eta, egia esan, ez dakit egokia den. Bizi dugun egoerara moldatu ahal izateko, ebaluatzeko irizpideak behin eta berriro ari dira moldatzen, baina azterketak online egitea...

Lanbide Heziketako praktikaldiak geldirik daude, egoera hau guztia lasaitu arte. 220 orduetara gutxitu dute praktikaldia, baina ez dakigu ikasturte berria hasterako eginda izango ditugun ordu horiek. Beraz, ez dakigu ikasturte honekin zer gertatuko zaigun, gaindituko dugun ala ez.

Egoera tamalgarri honen aurrean, ikasle guztioi indarrak bidali nahi dizkizuet, ahal duzuen heinean aurrera jarraitzeko gomendatuz, eta lehenago edo geroago egoera hau pasatuko dela esanaz.

Besterik gabe, animo guztioi!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide