Ez zen ondo egon, eta ez dago ondo

Erabiltzailearen aurpegia Pako Sudupe 2019ko urr. 16a, 15:04

Pako Sudupe idazlea.

Pako Sudupek Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua: 'Ez zen ondo egon, eta ez dago ondo'.

Hiltzea gaizki egon zela esatea derrigorrezkoa omen da politikoki etikoak izateko. Niretzat, aldiz, aitortza hauek egitea:

Molak eta Francok izu-laborria zabaltzeko emandako agindua betez, gerra-frontetik kanpo, Euskal Herri penintsularrean bakarrik, bide bazterretan, arerio ideologikotzat jotako 6.000pertsona baino gehiago erailtzea 3.000 baino gehiago Nafarroan bakarrik-, eta 1978ko erregimenak hura ez aitortzea eta barkamenik ez galdegitea.

Ez zen ondo egon berrogei urteko diktaduragatik barkamenik ez eskatzea, eta estatu egitura garrantzizkoak mantentzea (armada, polizia, sistema judiziala, Auzitegi Nazionala), eta ez zen ondo egon Galizia, Katalunia eta Euskal Herri penintsularrari autodeterminazio eskubidea ukatzea 1978ko Konstituzioan, eta Espainiako estatuaren batasuna zatiezin aitortzea.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide