Batzordea berritzeko, boluntarioei dei egin die Plaza Ondo jubilatuen elkarteak

Jubilatuek iaz Marbellara (Espainia) egindako bidaia bateko irudia. (Utzitakoa)

Otsailaren 20ra arte zabaldu du epea jubilatuen elkarteak, izena emateko. Zenbait ardura betetzeko gutxieneko ezagutza izatea komenigarria dela gogorarazi du Plaza Ondok.

Datorren martxoaren 1eko ohiko batzar orokorrean batzordea berrituko du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak, egungo lau kidek, epea bukatuta, utzi egingo baitiote karguari. Hori horrela, boluntario gisa izena emateko epea zabaldu du elkarteak, otsailaren 20ra arte.

Kontabilitatea eta idazkari lanak egiteko, Excelaren eta Wordaren gutxieneko ezagutza izatea beharrezkotzat jotzen ditu elkarteak, bata elkartearen kontabilitatea emateko, eta bestea, idazkari lanak egiteko. Nolanahi ere, batzordeko bestelako lanak egiteko ez dago horrelako ezagutzen beharrik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide