Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen joan zen larunbatean. Guztira, 44 bazkide bertaratu ziren bilerara, baita Udaleko Ongizate zinegotzi Janire Igoa. Besteak beste, iazko memoria, aurtengo urterako aurreikusitako ekintzak eta juntakide berri baten izendapena onartu zituzten hara bertaratutakoek. Era berean, elkarteak behin baino gehiagotan azpimarratu zuen gaur egungo jubilatuen interesak oso desberdinak direla, eta horren inguruko ikerketa egin beharko lukeela udalak. Izan ere, datozen urteetan Nagusia 80 eraikinera lekualdatuko da elkartearen egoitza, eta jubilatuak hara erakartzea da Plaza Ondoren erronka.