Plaza Ondo jubilatuen elkarteak txangoa antolatu du urriaren 16rako

Urriaren 16an, asteazkena, Najerara (Errioxa, Espainia) irteera antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak. Urriaren 2tik aurrera egongo dira ibilaldirako txartelak salgai elkarteko bulegoan, 38 euroren truke.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak txangoa antolatu du Najerara (Errioxa, Espainia) urriaren 16rako. Ibilaldirako txartelak urriaren 2an, asteazkena, jarriko dituzte salgai elkartearen bulegoan, eta 38 euroren truke eskuratu ahal izango dira. 

08:30ean abiatuko da autobusa liburutegi ondoko geltokitik; itzulera, berriz, 20:30ean izango da Najeratik. Hamarretakoa norberak eraman beharko du, baina edaria elkartearen kontura izango da. Bestalde, bazkaria Chuletillas bodegan izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide