Urtero munduan milaka langile erailtzen ditu sistema kapitalistak. Guk gure eskualdean hil diren langileak omendu nahi ditugu, baldintza kaskarretan lan egiten dugun beste langile guztiok gogora ekarri behar ditugu jadanik joan zaizkigunak. Asko gara urteetan zehar familiako kide eta lagunak lanean galdu ditugunak, asko sistema kapitalistaren esplotazio krudelaren ondorio diren baldintza txarrengatik. Lan baldintza duinak ez ditugu nahi, behar ditugu, eta hau ez da posible izango langileok boterea lortu arte eta guk gure sistema ezarri arte. Horregatik ez dugu etsiko langile boterea eraikitzeko lanean.
Sozialismoa eraikiko dugu, langile klasea lehen lerrora! Kapitalismoa suntsitu!
Piztu.