«Piztu Azkoititik, azkoitiko Andramari jaietako azken eguneko (abuztuak 19, goizaldean) erasoa salatu nahi dugu eta jakinarazi nahi du ez dugula honelako eta inolako erasorik onartuko edo jasango nahiz geure herrian nahiz beste edonon izan. Hori dela eta, Piztutik gaur (abuztuak 21) Sostenipe talde feministak arratsaldeko 19:30etan herriko plazan deitutako elkarretaratzeari gure babesa eta atxikimendua adierazi nahi dizkiogu eta herritar orori bertara batu eta erasoa salatu dezan eskatzen diogu, ezin baitugu honelako eraso bat besterik gabe pasatzen utzi.
Bide batez, gai honen inguruan, udalak eginiko lan eskasa salatu nahi dugu Piztutik, bai jaietan eskuak garbitzeko intentzio hutsarekin jarritako mahai lotsagarria ikusita, bertan larrialdi zenbakiak banatzeko paperak eta erasoak apuntatzeko koaderno bat besterik ez baitzegoen, bai eta jaiak amaitu ondoren izandako jarrerarekin ere, izan ere, jaien balorazioa guztiz positiboa zela argitaratu zuten, egia da erasoa jakin aurretik eginiko balorazioa dela baina beste baloraziorik edo aurrekoaren zuzenketarik ikusi ez dugunez balorazio berarekin jarraitzen dugula ulertzen dugu eta Piztutik ezinezkoa egiten zaigu inolako eraso bat izan duten jaiak positiboki baloratzea.
Besterik gabe, gaur arratsaldeko 19:30etan herriko plazan ikusi nahi zaituztegu».