Oteiza elkartekoan aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Guztira, eskuzko bost pilota partida izango dira Gurera frontoian. Bihar eta igandean izango dira pilota partida horiek. 

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako Txapelketan murgilduta dihardute, bai eskuz, bai gomazko paletan. Aste honetan, partida ugari jokatuko dituzte herriko pilotariek, tartean, batzuk, Azkoitiko Gurea frontoian. Bihar, osteguna (19:30) eta igandean (10:30) jokatuko dituzte Oteizakoek aste honetako etxeko partidak, Gurean.

Guztira, bost partida izango dira herriko frontoian, den denak eskuzkoak. Hona hemen partida horien zerrenda:

Osteguna, 19:30ean hasita:

  1. Haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • E. Aramendi - Zabalo (Olalde)
  2. Gazteen bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Lizarralde - Del Rey (Eibar)

Igandea, 10:30ean hasita: 

  1. Haurren bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Iturralde - Itxaso (Ospele)
  2. Nagusien eskuz binakako partida:
    • J. Juaristi eta I. Bastida - Intza
  3. Kimuen bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Zabaleta - Gonzalez (Ataun)

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Bestalde, honako hauek dira Oteiza elkartekoek joan zen astean Gipuzkoako Txapelketan eskuratu zituzten emaitzak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide