Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako Txapelketan murgilduta dihardute, bai eskuz, bai gomazko paletan. Aste honetan, partida ugari jokatuko dituzte herriko pilotariek, tartean, batzuk, Azkoitiko Gurea frontoian. Bihar, osteguna (19:30) eta bihar, ostirala, (17:30) jokatuko dituzte Oteizakoek aste honetako etxeko partidak, Gurean.
Guztira, bederatzi partida izango dira herriko frontoian, tartean eskuz banakakoak, eskuz binakakoak eta gomazko paletakoak. Hona hemen partida horien zerrenda:
Osteguna, 19:30ean hasita:
- Nagusien eskuz binakako partida:
- Jon Juaristi eta I. Bastida - Aloña Mendi 1
- Nagusien bigarren mailako eskuz banakako partida:
- A. Juaristi - Odriozola (Ilunpe)
Ostirala, 17:30ean hasita:
- Infantilen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- A. Garate - Manzisidor (Ilunpe)
- Infantilen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- A. Laguna - Aranbarri (Abantzu)
- Infantilen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- A. Iturralde - Odriozola (Aloña Mendi)
- Alebinen lehen mailako eskuz banakako partida:
- E. Elorza - Orbegozo (Zarautz)
- Kadeteen hirugarren mailako eskuz binakako partida:
- E. Juaristi eta X. Arana - Lapke
- Kadeteen lehen mailako eskuz banakako partida:
- D. Santos - Arteaga (Zazpi Iturri)
- Jubenilen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- Joane Juaristi - Elizegi (Oiarpe)
Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Bestalde, honako hauek dira Oteiza elkartekoek joan zen astean Gipuzkoako Txapelketan eskuratu zituzten emaitzak:
