Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako Txapelketan murgilduta dihardute, bai eskuz, bai gomazko paletan. Aste honetan, partida ugari jokatuko dituzte herriko pilotariek eta palistek, tartean, batzuk, Azkoitiko Gurea frontoian. Gaur, osteguna (19:15), bihar, ostirala, (17:30), eta etzidamu, larunbata (12:15), jokatuko dituzte Oteizakoek aste honetako etxeko partidak, Gurean.
Guztira, bederatzi partida izango dira herriko frontoian, tartean eskuz banakakoak, eskuz binakakoak eta gomazko paletakoak. Hona hemen partida horien zerrenda:
Osteguna, 19:15ean hasita:
- Nagusien bigarren mailako eskuz banakako partida:
- A. Usabiaga - Usabiaga (Murumendi)
Ostirala, 17:30ean hasita:
- Alebinen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- A. Zabaleta - Losada (Arrasate)
- Alebinen lehen mailako eskuz banakako partida:
- H. Aramendi - Etxabe (Aretxabaleta)
- Kadeteen lehen mailako eskuz banakako partida:
- D. Santos - Juantorena (Aurrera)
- Haurren lehen mailako eskuz banakako partida:
- J. Diaz - Gibelalde (Kuku)
- Haurren lehen mailako eskuz banakako partida:
- O. Mendizabal - Etxeberria (LAPKE)
- Nagusien hirugarren mailako eskuz banakako partida:
- A. Oteiza - Leunda (Murumendi)
- Nagusien lehen mailako gomazko paletako partida:
- J. Aizpuru eta I. Epelde - Mundarro
Larunbata, 12:15ean hasita:
- Gazteen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- J. Juaristi - Arrese (Tolosa)
Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:
