Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako Txapelketan murgilduta dihardute, bai eskuz, bai gomazko paletan. Aste honetan, partida ugari jokatuko dituzte herriko pilotariek eta palistek, tartean, gehienak, Azkoitiko Gurea frontoian.
Bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, jokatuko dituzte partidak, Gurea pilotalekuan. Bihar, 19:15ean hasita, haurren mailako eskuz banakako partida bat izango da, eta etzi, 17:30etik aurrera, eskuz banakako zein binakako sei. Hona hemen aste honetako partidak:
Osteguna, 19:15ean hasita:
- Haurren lehen mailako eskuz banakako partida: J. Diaz eta Otegi (LAPKE)
Ostirala, 19:30ean, hasita:
- Alebinen lehen mailako eskuz banakako partida: E. Elorza - Etxebarria (Arrasate)
- Alebinen lehen mailako eskuz banakako partida: H. Aramendi - Azkorbebeitia (Soraluze)
- Alebinen bigarren mailako eskuz banakako partida: A. Zabaleta - Cuesta (Ataun)
- Haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: A. Iturralde - Domingorena (Zarautz)
- Kadeteen hirugarren mailako eskuz binakako partida: E. Juaristi eta X. Arana - Gazteleku 2
- Haurren lehen mailako eskuz banakako partida: O. Mendizabal - San Sebastian (Behar Zana)
Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Azken emaitzak
Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:

Bestalde, aurrera jarraitzen du 52. Kontzejupeko Pilota Txapelketak, eta datozen egunetan izango da horren barruko partidarik. Gaur eta bihar, hain zuzen, alebinen zein infantilen norgehiagokak jokatuko dituzte udaletxe azpiko pilotalekuan. Hemen Kontzejupeko Pilota Txapelketaren aste honetako egutegia:

