Oteiza pilota elkarteko pilotariak Gipuzkoako Txapelketan murgilduta dabiltza, eta aste honetan ere txapelketa horren barruko zenbait partida jokatuko dituzte. Guztira, hamalau hitzordu izango dituzte Oteiza elkartekoek aste honetan, eta horiek guztietatik bost jokatuko dituzte etxean, Gurea pilotalekuan.
Bihar, osteguna, nagusien lehen mailako eskuz binakako zein gomazko partida bana jokatuko dute Oteizakoek Gurean, eta hurrengo egunean, infantilen lehen zein bigarren mailetako pilotarien txanda izango da. Hona hemen bost partida horiek zein diren:
- Urriak 15, osteguna, 19:15ean:
- J. Juaristi eta M. Aranbarri Oiarpe 1 taldearen aurka.
- J. Aizpuru eta I. Larrañaga Errepala taldearen aurka.
- Urriak 16, ostirala, 18:00etan.
- A. Lete Arrasate-Zugastiren aurka.
- L. Juaristi Mundarro-Nicoren aurka.
- J. Subinas Hernani-Santa Cruzen aurka.
Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partida guztien ordutegiak:

Bestalde, honako hauek dira Oteiza elkartekoek joan zen astean Gipuzkoako Txapelketan eskuratu zituzten emaitzak:
