Oteizak 52. Kontzejupeko Txapelketa hasiko du datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Ia ehun pilotari lehiatuko dira astez aste udaletxe azpiko frontoian, San Andres egunera bitartean. Datorren asteazkenean izango dira aurreneko partidak. 

Oteiza pilota elkarteak datorren astean hasiko du 52. Kontzejupeko Txapelketa. Aurten, 96 pilotari lehiatuko dira astez aste udaletxe azpiko frontoian, eta ohiko moduan, San Andres egunean izango dira finalak. 

Honako maila hauetan jokatuko dituzte norgehiagokak pilotariek: benjaminak A, benjaminak B, alebinak A, alebinak B, infantilak A, infantilak B, kadeteak eta jubenilak, eta nagusiak. 

Datorren astean, asteazkenean eta ostegunean izango dira aurreneko neurketak, 17:15ean hasita, Kontzejupen. Hemen datorren asteko egutegia: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide