Oteiza pilota elkarteko pilotariak Gipuzkoako Txapelketan murgilduta dabiltza, eta aste honetan ere txapelketa horren barruko zenbait partida jokatuko dituzte. Guztira, bost hitzordu izango dituzte Oteiza elkartekoek aste honetan, eta horiek guztietatik bi jokatuko dituzte etxean, Gurea pilotalekuan.
Ostiralean, kadeteen hirugarren mailako eskuz binakako partida bat jokatuko dute Oteizakoek Gurean, eta hurrengo egunean, nagusien lehen mailako pilotarien txanda izango da. Hona hemen bi partida horiek zein diren:
- Irailak 25, ositrala, 19:00etan:
- E. Juaristi eta X. Arana, Eibar taldearen aurka.
- Irailak 26, larunbata, 16:00etan.
- A. Oteiza eta I. Bastida, Aloña Mendi 1 taldearen aurka.
Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partida guztien ordutegiak:

Bestalde, honako hauek dira Oteiza elkartekoek joan zen astean Gipuzkoako Txapelketan eskuratu zituzten emaitzak:
