Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Ostiral arratsaldean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek aste honetako etxeko partidak. Egun horretan, nagusien lehen mailako eskuz binakako partidak izango dira Gurean. 

Oteiza pilota elkarteko pilotariek ekin diote 2026-2027 denboraldiari. Joan den astean hasi zuten Gipuzkoako Txapelketa, eta aste honetan ere txapelketa horren barruko zenbait partida jokatu beharko dituzte. Guztira, sei hitzordu izango dituzte Oteiza elkartekoek aste honetan, eta horiek guztietatik bi jokatuko dituzte etxean, Gurea pilotalekuan. 

Ostiralean, 19:00etan hasita, nagusien lehen mailako eskuz binakako bi partida jokatuko dituzte Oteizakoek Gurean. Hona hemen bi partida horiek zein diren: 

  • Lehen partidan, A. Juaristi eta A. Azkoitia, Aurrera elkartekoen aurka. 
  • Bigarren partidan, M. Aranbarri eta J. Juaristi, LAPKE 2 elkartekoen aurka. 

Osterantzean, hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partida guztien ordutegiak: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide