Igandean itxiko du Oteiza pilota elkarteak pilota eskolan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko abuztuaren 31

7 urtetik gorako haurrek eman ahalko dute izena datorren ikasturtean. Pilota elkarteak online erako galdetegi bat du zabalik izen ematea gauzatzeko. 

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak zabalik du pilota eskolan izena emateko epea. Hain justu, datorren igandera arteko muga, irailaren 6ra artekoa, ezarri du pilota elkarteak. Aurten, izen ematea online ari da egiten Oteiza elkartea, eta interesa dutenek honako lotura honetako galdetegia bete beharko dute. 

Datorren sasoian, 2019. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilek eman ahalko dute izena; alegia, 7 urtetik gorako haurrek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide