LX. Patxi Zaporraren Oroimenezko Pilota Txapelketaren finalak jokatu zituzten joan zen larunbatean Zarautzen, eta jubenilen mailan, Oteiza pilota elkarteko Julen Etxaniz txapeldunorde izan zen. Errastirekin batera osatu zuen hark bikotea, eta 22-20 galdu zuen Bidezabal-Galarragaren aurka.