Papelera Zikuñaga txapelketako finala jokatuko dute Jon Oteizak eta Alex Juaristik

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Juaristi eta Oteiza.

Bihar, uztailak 30, 17:00etan hasita jokatuko dute finala Hernanin. 

Jon Oteizak eta Alex Juaristik Hernaniko (Gipuzkoa) Zikuñaga txapelketako finala jokatuko dute bihar, osteguna. Oteiza pilota elkarteko bikoteak nagusien Urrezko mailako finala jokatuko du, eta 17:00etan hasiko da final hori. Bikote azkoitiarrak Sagastibeltza-Goikoetxea bikotea izango du arerio txapelketaren finalean. Irurtzungo (Nafarroa) Murgiondo-Azanza bikoteari finalerdietan 22-13 irabazi eta gero sailkatu dira Oteiza eta Juaristi finalera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide