Txikito Azkoitia txapelketaren aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Zapatu goizean izango dira txapelketako finalak, Gurea pilotalekuan. Aurrez, haurren eta kimuen mailako zenbait partida jokatuko dituzte. 

54. Txikito Azkoitia pilota txapelketa azken astean murgildu da. Datorren zapatuan, ekainak 27, jokatuko dituzte haurrek finalak Gurea pilotalekuan, baina, aurrez, txapelketa osatzeko falta diren zenbait partida izango dira frontoian. Gaur, astelehena, haurren eta kimuen mailako partidak izango dira, esaterako. 

16:30ean hasita, Aimar Iturralde-Denis Santos eta Ekain Juaristi-Adur Huerta bikoteek haurren mailako partida jokatuko dute haurrena. Kimuen mailan, berriz, finalerdiak jokatuko dituzte honako bikote hauek: Aner Zabaleta-Lur Juaristi eta Ekain Aramendi-Haize Aramendi arituko dira lehen finalerdian, eta bigarrenean, Julen Oteiza-Amets Lete eta Aiur Romero-Jon Azpiazu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide