Txikito Azkoitia pilota txapelketaren aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko ekainaren 15a

Eskolako haur bat, partida batean. (Andoni Elduaien)

Gaurtik eta bihar izango dira binakako partidak, Gurea frontoian. Guztira, binakako bost partida jokatuko dituzte, eta benjamin B mailakoek finalerdiak izango dituzte. 

Aurre benjaminen, kimu eta haurren mailako pilotariak 54. Txikito Azkoitia txapelketa jokatzen ari dira azken asteetan, Gurea frontoian, eta egunotan ere binakako hainbat partida ikusteko aukera izango da. 

Gaur eta bihar bost partida jokatuko dituzte, eta gainera, benjamin b mailakoek gaur jokatuko dituztenak finalerdiak izango dira.

Honakoak dira aste honetako saioak:

Astelehena, 17:15ean hasita:

  • Benjamin b mailakoen finalerdiak:
    • Iker Gallastegi eta Oihan Lete - Oihan Zabala eta Ian Aragoi. 
    • Aimar Davila eta Matias Madariaga - Xuban Eskudero eta Libe Santos. 
  • Alebinen partida:
    • Aiur Romero eta Jon Azpizu - Beñat Andola eta Eki Elorza.

Asteartea, 17:00etan hasita:

  • Infantilen partidak: 
    • Ekain Juaristi eta Adur Huerta - Aitzol Garate eta Xanet Arana. 
    • Aimar Iturralde eta Denis Santos - Jurgi Subinas eta Oihan Mendizabal.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide