Aurre benjaminen, kimu eta haurren mailako pilotariak 54. Txikito Azkoitia txapelketa jokatzen ari dira azken asteetan, Gurea frontoian, eta egunotan ere binakako hainbat partida ikusteko aukera izango da.
Gaur, bihar eta asteazkenean bost partida jokatuko dituzte, eta gainera, aurrebenjaminek gaur jokatuko dituztenak finalerdiak izango dira.
Honakoak dira aste honetako saioak:
Astelehena, 17:15ean hasita:
- Aurrebenjaminen finalerdia:
- Aetz Aranburu eta Marko Almendro - Markel Lizarazu eta Aimar Juaristi.
- Ian Aranbarri eta Erik Zubizarreta - Aner Franco eta Ander Iturralde.
Asteartea, 17:00etan hasita:
- Haurren mailako partidak:
- Joab Diaz eta Alejandro Laguna - Aizol Garate eta Xanet Arana.
Asteazkena, 17:30ean hasita:
- Kimuen mailako partidak:
- Aiur Romer eta Jon Azpizu - Aietz Astigarraga eta Enaitz Andola.
- Ekain Aramendi eta Haize Aramendi - Beñat Andola eta Eki Elorza.