Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Bihar arratsaldean lau partida izango dira, eta ostiralean beste bat jokatuko dute Gurean. Biharkoak eskuz banakakoak izango dira, eta etzikoak, binakakoak.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek hainbat pilota partida jokatuko dituzte egunotan, Gurea frontoian. Bihar eta etzi izango dira etxeko partidak, txapelketa desberdinei lotutakoak. 

Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden xehetasunak:

Bihar, osteguna, 19:15ean hasita:

  1. partidan, jubenilen lehen mailako eskuz banakako lau eta erdiko partida:
    • Jon Arregi - Etxabe (Bergara)
  2. partidan, jubenilen lehen mailako eskuz banakako lau eta erdiko partida:
    • Julen Etxaniz - Gaztañaga (Gazteleku)
  3. partidan, nagusien lehen mailako eskuz banakako lau eta erdiko partida:
    • Jon Oteiza - Odriozola (Abantzu)
  4. partidan, nagusien lehen mailako eskuz banakako lau eta erdiko partida:
    • Mikel Aranbarri - Alex Juaristi

Ostiralean, 18:00etan:

  1. partidan, Udaberri Txapelketako  infantilen bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • E. Juaristi eta X. Arana - Arrasate 2

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide