Aurre benjaminen, benjaminen, kimu eta haurren mailako neska-mutilek 54. Txikito Azkoitia pilota txapelketa jokatzen ari dira azken asteetan, Gurea frontoian. Hainbat partida jokatu dituzte dagoeneko, baina datorren astean ere lehia ugari izango da herriko pilotalekuan. Astelehenean, eta asteartean izango dira partidak han. Benjaminen eta haurren mailetako bost partida izango dira Gurean.
Hona hemen partiden ordutegiak:
Astelehena, 17:15ean hasita:
- Benjaminen A mailako partidak:
- Hurritz Borda eta Aimar Azkune - Xabier Zabaleta eta Oihan Orbegozo
- Beñat Moreno eta Eki Oria - Amets Etxaniz eta Julen Uriarte
- Benjaminen B mailako partida:
- Oihan Zabala eta Ian Aragoi - Aimar Davila eta Matias Madariaga
Asteartea, 17:100etan hasita:
- Haurren mailako partidak:
- Ekain Juaristi eta Adur Huerta - Aitzol Garate eta Xanet Arana
- Aimar Iturralde eta Denis Santos - Jurgi Subinas eta Oihan Mendizabal