Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko maiatzaren 7a

Gaur arratsaldean bi partida izango dira, lau jokatuko dituzte bihar, eta bat etzi. Modalitate desberdinetako partidak izango dira horiek guztiak. 

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek hainbat pilota partida jokatuko dituzte egunotan, Gurea frontoian. Hain justu, gaur, osteguna, bihar, ostirala, eta etzi, zapatua, jokatuko dituzte txapelketa desberdinei lotutako lehiak, etxeko pilotalekuan. 

Gaur, 19:15ean hasita, kimuen eskuz binakako partida bat eta kadeteen mailako lau eta erdiko partida bat ikusi ahal izango dira Gurean. Bihar, guztira, lau partida izango dira: haurren mailako eskuz binakako bi partida, eta nagusien mailako lau eta erdiko beste bi partida. Zapatuan, berriz, kimuen mailako eskuz banakako partida izango da. 

Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden xehetasunak:

Gaur, osteguna, 19:15ean hasita:

  1. partidan, kimuen bigarren mailako Udaberri Txapelketako eskuz binakako partida: 
    • E. Aramendi eta E. Lete - Aloña Mendi 1
  2. partidan, kadeteen hirugarren mailako lau eta erdiko partida: 
    • Aritz Lizarralde - Lopez (Intza)

Bihar, ostirala, 18:15ean hasita:

  1. partidan, haurren bigarren mailako eskuz binakako partida: 
    • J. Subinas eta O. Mendizabal - Oiarpe 1
  2. partidan, haurren bigarren mailako eskuz binakako partida: 
    • E. Juaristi eta X. Arana - Tolosa 5
  3. partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko partida: 
    • Jon Oteiza - Zabaleta (Oiarpe)
  4. partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko partida: 
    • Mikel Aranberri - Artetxe (Intza)

Etzi, zapatua, 16:00etan hasita:

  1. partidan, kimuen Elay sariketako berezkoen eskuz banakako partida: 
    • Lur Oteiza - Alberdi (Txapagain)

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide