Oteiza pilota elkarteko pilotariek eskuz binakako eta lau eta erdiko pilota txapelketetako partidak dituzte aste honetan etxean. Bihar, osteguna, hasi eta igandera bitartean hamahiru partida ikusteko aukera izango da Azkoitiko Gurea pilotalekuan.
Ordea, partida horien guztien artean bada nabarmentzeko hitzordu bat: Iker Epeldek joan den astean Gurean Gipuzkoako gomazko paletako nagusien lehen mailako txapelketako finalerdia irabazi zion Errepala taldeko Indari (25-9), eta finala jokatzeko sailkatu zen. Beotibar taldeko Arregiren aurka jokatu beharko du Epeldek finala; etxean, Gurea frontoian, arituko da igandean, 11:00etan hasita.
Gainerakoan, hona hemen aste honetan Gurean jokatuko diren partiden zerrenda:
Bihar, osteguna, 19:15ean hasita:
- partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Jon Juaristi - B. Gorostidi (Zazpi Itturri)
- partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko txapelketako partida:
- J. Oteiza - E. Gorostidi (Zazpi Itturri)
Etzi, ostirala, 17:30ean hasita:
- partidan, haurren bigarren mailako Udaberri Txapelketaren eskuz binakako partida:
- J. Diaz eta A. Garate - Tolosa 4
- partidan, haurren hirugarren mailako Udaberri Txapelketaren eskuz binakako partida:
- A. Iturralde eta A. Huerta - Añorga
- partidan, haurren bigarren mailako Udaberri Txapelketaren eskuz binakako partida:
- E. Juaristi eta X. Arana - Urnieta 1
- partidan, gazteen lehen mailako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Julen Etxaniz - Perez (LAPKE)
- partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Aitor Oteiza - Armaolea (LAPKE)
Etzidamu, zapatua, 09:30ean hasita:
- partidan, gazteen bigarren mailako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Imanol Bastida - Segurola (Eibar)
- partidan, kadeteen hirugarren mailako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Joanes Juaristi - Madina (Hernani)
- partidan, nagusien lehen mailako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Alex Juaristi - Olaizola (Abantzu)
- partidan, nagusien bigarren mailako lau eta erdiko txapelketako partida:
- Inhar Egaña - Ugarte (Aloña Mendi)
Etzidamu, zapatua, 16:00etan hasita:
- partidan, kimuen mailako Berezkoen Txapelketako partida:
- Traore (Behar Zana) - Lur Juaristi
Igandea, 11:0etan hasita:
- 1. partidan, nagusien lehen mailako Gipuzkoako gomazko paletako banakako finala:
- Arregi (Beotibar) - Iker Epelde
Dena den, etxetik kanpo ere lehia ugari jokatuko dituzte Oteizakoek. Hona hemen partida guztien zerrenda:

Azken emaitzak
Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek zenbait pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:
