Oteizako alebinak eta infantilak, Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko martxoaren 31

Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren finalak jokatu dituzte asteburuan, eta Oteiza pilota elkarteko kideek hainbat sari etxeratu dituzte; zehazki, infantilen eta alebinen hainbat finaletan nagusitu dira Azkoitiko pilotariak. 

Bukatu berri da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa, eta Oteiza pilota elkarteko kideek hainbat sari ekarri dituzte etxera; zehazki, infantilen eta alebinen hainbat finaletan nagusitu dira Azkoitiko pilotariak. 

Infantilen lehen mailan, Gipuzkoako txapeldun izendatu dira Inar Olano eta Denis Santos azkoitiarrak, Azpeitiko Ilunpe taldeko Adei Lizarralderi eta Paul Egigureni 18-1 irabazita; infantilen bigarren mailan, berriz, Mendebaldeko zonaldeari dagokion lehia irabazi dute azkoitiarrek, Xanet Arana eta Ekain Juristi bikoteak Aretxabaletako Pello Jauregiri eta Enaitz Pastorri 18-6 irabazi eta gero. 

Alebinen lehen mailan, bestalde, Mendebaldeko txapelketan nagusitu dira Oteiza elkarteko Lur Juaristi eta Julen Zinkunegi. Asteburuan, Aretxabaleta taldeko pilotari Jokin Jausororen eta Sugar Urietxeberriaren aurka jokatu zuen bikoteak finala, eta 16-6 irabazi zuten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide