Atano III.a pilota txapelketaren benjaminen mailako finalerdiak bihar, Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Haur bat, aurtengo txapelketan. (Andoni Elduaien)

Benjaminen A mailako finalerdiak jokatuko dituzte bihar. Datorren zapatuan, berriz, txapelketako finalak jokatuko dituzte, Gurean. 

Bihar, astelehena, jokatuko dituzte Atano III.a buruz buruko pilota txapelketaren benjaminen A mailako finalerdiak, Gurea frontoian. 17:15ean hasita jokatuko dituzte partidak bihar. Batetik, Eki Oria eta Ekain Segurola arituko dira nor baino nor gehiago, eta bestetik, Jon Arozena eta Aimar Azkune.

Biharko lehia horiek izango dira txapelketaren azken faseko partidak; izan ere, datorren larunbatean, martxoak 28, txapelketaren finalak jokatuko dituzte haurrek, Gurean bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide