Julen Etxaniz eta Jon Arregi txapeldunorde, Gipuzkoako Udaberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Arregi eta Etxaniz, txapeldunordeen oroigarriekin.

8-10 eta 2-10 galdu zituen Oteiza elkarteko bikoteak bi partidak atzo, Bergaran. 

Oteiza pilota elkarteko Julen Etxaniz eta Jon Arregi gazte mailako pilotariek Gipuzkoako Udaberri Txapelketaren finala jokatu zuten atzo, ostirala. Bergaran (Gipuzkoa) jokatu zen gazteen lehen mailako finala Mundarro elkarteko Oses-Galarraga bikotearen aurka, eta pilotari azkoitiarrek galdu egin zuten; 8-10 eta 2-10 galdu zituzten bi partidak.

Nolanahi ere, txapelketa ona egin dute Etxanizek eta Arregik. Zorionak bikote!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide