Atano III.a pilota txapelketaren azken faseko zenbait partida, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko martxoaren 15a

Gaztetxo bat, txapelketaren hastapenetako partida batean. (Andoni Elduaien)

Datorren asteko partidak bihar eta asteazkenean jokatuko dituzte Gurean. Final laurdenetako eta finalerdietako lehiak jokatuko dituzte gaztetxoek datozen egunetan.

Oteiza pilota elkarteak antolatutako Atano III.a pilota txapelketan murgilduta jarraitzen du. Martxoaren 28an, larunbatez, jokatuko dituzte txapelketa horren finalak, Gurean. Pixkanaka-pixkanaka aurrera doa lehia, eta datorren astean, aurrebenjaminen, benjaminen eta kimuen mailako partidak ikusteko aukera izango da.

Bihar, astelehena, aurrebenjaminen eta benjaminen B mailako finalerdiak jokatuko dituzte; asteazkenean, benjaminen A mailako final laurdenetako partidak eta kimuen A mailako finalerdiak.

Hona hemen partida horien guztien zerrenda:

Bihar, astelehena, 17:15ean hasita:

  1. partidan, aurrebenjaminen finalerdia: 
    • Ander Iturralde - Aimar Juaristi
  2. partidan, aurrebenjaminen finalerdia:
    • Lier Arrizabalaga - Imanol Arrieta
  3. partidan, benjaminen B mailako finalerdia: 
    • Iker Lizarralde - Ian Aragoi
  4. partidan, benjaminen B mailako finalerdia: 
    • Amets Lopez - Oihan Lete

Asteazkena, hilak 18, 17:15ean hasita:

  1. partidan, benjaminen A mailako final laurdena: 
    • Mattin Azkargorta - Eki Oria
  2. partidan, benjaminen A mailako final laurdena: 
    • Aimar Azkune - Julen Uriarte
  3. partidan, kimuen A mailako finalerdia: 
    • Eneko Martija - Lur Juaristi
  4. partidan, kimuen A mailako finalerdia: 
    • Julen Zinkunegi - Jon Azpiazu

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide