Iker Epelde Oteiza klubeko gomazko palistak 7 koadro barruko ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatu zuen joan zen larunbatean Tolosako Beotibar pilotalekuan, hango Beotibar taldeko Arregiren aurka. Azkoitiarrak, ordea, ezin izan zuen Agirre mendean hartu, eta 22-25 galdu zuen norgehiagoka.
Bestalde, Denis Santos infantilak III. Arkupe pilota txapelketako finala jokatu zuen joan zen larunbatean Lesakan (Nafarroa). Binakako txapelketa horretan, Tolosako Aurrera taldeko Zubelzu pilotaria izan zuen azkoitiarrak bikotekide, eta haiek Arteaga (Zazpi Iturri) eta Gonzalez (Gazteleku) bikotea izan zuten aurrez aurre. 18-5 galdu zuten Santosek eta Zubelzuk, eta txapeldunordeen garaikurrak jaso zituzten haiek ere.
