Oteiza pilota elkarteko pilotariek eskuz binakako txapelketetan murgilduta jarraitzen dute. Aste honetan ere, modalitate horri lotutako hainbat hitzordu dituzte Azkoitiko pilotariek. Etzi, ostirala, jokatuko dituzte Oteizakoek etxeko partidak. 18:30ean hasita, guztira hiru partida ikusteko aukera izango da Gurea frontoian. Gazte mailakoen partida bat izango da tartean, baita haurren mailako beste bi ere:
Hona hemen ostiraleko jaialdiko partiden zerrenda:
Etzi, ostirala, 18:30ean hasita:
- partidan, gazteen lehen mailako Udaberri txapelketaren eskuz binakako partida:
- J. Arsuaga eta I. Bastida - Mundarro
- partidan, haurren hirugarren mailako eskuz binakako partida:
- A. Iturralde eta A. Huerta - Pagazpe 2
- partidan, haurren bigarren mailako eskuz binakako partida:
- J. Subinas eta O. Mendizabal - Aloña Mendi 2
Dena den, etxetik kanpo ere lehia ugari jokatuko dituzte Oteizakoek. Hona hemen partida guztien zerrenda:

Azken emaitzak
Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:
