Atano III.a pilota txapelketaren aste honetako ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko otsailaren 16a

Atano III.aren eskultura, Gurean. (Andoni Elduaien)

Aste honetan, benjaminen eta kimuen mailako partidak ikusteko aukera izango da; asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte partidak, Gurean. Guztira, hamar buruz buruko partida jokatuko dituzte umeek. 

Oteiza pilota elkarteak antolatutako Atano III.a pilota txapelketa beste aste berri batean murgildu da. Haurrek buruz buruko lehia horretan trebatzeko aukera izango dute martxoaren amaierara bitarte. Aste honetan, benjaminen eta kimuen mailako partidak ikusteko aukera izango da; asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte partidak, Gurean. Guztira, hamar buruz buruko partida jokatuko dituzte umeek. Hona hemen partida horien guztien zerrenda:

Asteazkena, 17:15ean hasita: 

  1. partidan, benjaminen B mailako partida: 
    • Amets Etxaniz - Aner Korta
  2. partidan, benjaminen B mailako partida: 
    • Eneko Azkoitia - Hurritz Borda
  3. partidan, kimuen B mailako partida: 
    • Eki Elorza - Naia Astigarraga
  4. partidan, kimuen B mailako partida: 
    • Eritz Zabaleta - Aner Gonzalez
  5. partidan, kimuen B mailako partida: 
    • Julen Oteiza - Aner Zabaleta

Osteguna, 17:15ean hasita: 

  1. partidan, benjaminen B mailako partida: 
    • Hamoud Mohamed - Matias Madariaga 
  2. partidan, benjaminen B mailako partida: 
    • Ian Aragoi - Jurgi Errasti
  3. partidan, kimuen A mailako partida: 
    • Eneko Martija - Beñat Andola
  4. partidan, kimuen A mailako partida: 
    • Jon Azpiazu - Aietz Arizmendi
  5. partidan, kimuen A mailako partida: 
    • Eiden Galarraga - Aietz Astigarraga

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide