Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko otsailaren 11

Iker Epelde palista.

Bihar, osteguna, jokatuko dituzte aste honetako etxeko partidak Oteiza pilota klubeko ordezkariek. Haurren eta nagusien mailakoen lau partida ikusi ahal izango dira han. Iker Epelde palistak Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalerdia jokatuko du.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek martxan diren eskuz binakako hainbat txapelketatako partidak jokatuko dituzte aste honetan ere. Bihar, osteguna, jokatuko dituzte Oteizakoek etxeko partidak oraingoan. Batetik, haurren eta nagusien mailako partida bana jokatuko dituzte, 18:30ean hasita.

Aurreneko partida, eskuz binakako lehia izango da, eta bigarrena, gomazko paletako buruz burukoa; Iker Epeldek Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalerdia jokatuko du orduan. 20:00etatik aurrera jokatuko dituzte, bestalde, nagusien mailako beste bi partida. Batetik, Euskal Ligako partida jokatuko dute Oteizakoek, eta bestetik, Udaberri Txapelketaren barruko lehia. Hona hemen Gurean izango diren partiden egitaraua:

Bihar, osteguna, 18:30ean hasita:

  1. partidan, haurren bigarren mailako eskuz binakako partida:
    • E. Juaristi eta X. Arana - Bergara 1
  2. partidan, nagusien lehen mailako Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalerdia:
    • I. Epelde - Inda (Errepala)

Bihar, osteguna, 20:00etan hasita: 

  1. partidan, nagusien Euskal Ligako eskuz binakako partida: 
    • J. Oteiza eta A. Juaristi - Abarratia
  2. partidan, nagusien lehen mailako Udaberri Txapelketaren eskuz binakako partida: 
    • A. Oteiza eta J. Juaristi - Intxurre

Hona hemen partida guztien zerrenda:

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide