Ioritz Arsuaga eta Imanol Bastida jubenilek irabazi dute Negua txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2026ko urtarrilaren 6a

Finaletako jokalariak eta antolatzaileak, asteburuan, Gurean. (Oteiza)

Negua txapelketako finalak jokatu zituzten joan den asteburuan hainbat kategoriatako pilotariek, eta jubenilen mailan, Azkoitiko Oteiza pilota elkartekoek jaso zuten garaikurra. 

Gipuzkoako Pilota Federazioaren eskutik, Negua txapelketako finalak jokatu zituzten joan den asteburuan hainbat kategoriatako pilotariek Azkoitiko Gurea frontoian, eta jubenilen mailan, Oteiza pilota elkartekoek jaso zuten garaikurra. Izan ere, Ioritz Arsuaga eta Imanol Bastidak osatutako bikoteak 22-6 irabazi zuten Beñat Elizegi eta Alex Otaegiren aurkako finala. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide