Aitzol Garate txapeldun, eta Denis Santos nahiz Lur Juaristi azpitxapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Hainbat pilotari eta taldetako ordezkari atzo, finalak bukatzean. (Utzitakoa)

Ostegunetik atzora bitartean haurren hainbat pilota partida izan dira Gurea pilotalekuan. Finalak ere bai tartean, eta Aitzol Garatek jantzi du txapeletako bat. Denis Santos eta Lur Juaristi azpitxapeldun izan dira.

Ostegunean, ostiralean eta atzo hainbat pilota txapelketatako partidak eta finalak jokatu zituzten pilotari gaztetxoek Gurea frontoian. Herriko hainbat pilotarik jokatu dituzte lehien finalak egun horietan, eta izan da txapela jantzi duenik ere.

Hain zuzen ere, Aitzol Garate Mendebaldeko txapeldun izan da infantilen hirugarren mailako finala irabazita. Lagunakeko Caroren kontra 2 eta 0 irabazi zuen norgehiagoka atzo. Denis Santosek ere atzo jokatu zuen haurren lehen mailako eskuz banakako mendebaldeko finala, baina ez zuten irabazterik lortu; Zazpi Itturriko Gorostidi nagusitu zen, 1 eta 2.

Ostiralean, berriz, Lur Juaristik jokatu zuen kimuen lehen mailako finala, Lapkeko Artolaren kontra, eta ezin izan zuen txapela jantzi, 1 eta 2 galdu baitzuen partida. Dena den, lehia oso estua izan zen; azken tantoan erabaki zen garailea nor zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide