Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Oteiza elkarteko pilotariek eta gomazko palistek bihar eta etzi artean jokatuko dituzte aste honetako etxeko partidak. Bihar, 19:15ean, eta etzi, 18:30ean, hasiko dira jaialdiak.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek eskuz banako partidak jokatuko dituzte aste honetan. Bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, jokatuko dituzte elkarteko pilotariek partidak. Bihar, 19:15ean hasiko da Gurea frontoiko jaialdia, eta haurren mailako bi partida ikusteko aukera izango da. Etzi, berriz, 18:30ean hasita jokatuko dituzte eskuz banakako partidak; guztira, hiru partida izango dira, nagusien mailako bat eta kimuen nahiz haurren mailako bana. Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden zerrenda:

Osteguna, 19:15ean hasita:

  1. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Huerta - Caro (Lagunak)
  2. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Garate - Inza (Aizkorpe)

Ostirala, 18:30ean hasita: 

  1. partidan, nagusien lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Juaristi - Iraeta (Tolosa)
  2. partidan, kimuen lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • L. Juaristi - Uribarria (Aretxabaleta)
  3. partidan, haurren lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • D. Santos - Aldalur (Tolosa)

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak: 

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide