Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketako finala jokatuko dute Aizpuruk eta Epeldek

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025eko azaroaren 27a

Jokin Aizpuru, partida batean. (GEPF)

Oteiza elkarteko gomazko palistek Astigarragako Mundarro elkarteko bi lagunen aurka jokatuko dute Gipuzkoako finala, etzi, zapatua. Gainerakoan, Oteiza elkarteko pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte. Gurea pilotalekuan, gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, jokatuko dituzte lehiak.

Jokin Aizpuru eta Iker Epelde gomazko palistek Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketako finala jokatuko dute asteburuan. Etzi, zapatua, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan ariko da Oteiza pilota elkarteko bikotea, Astigarragako (Gipuzkoa) Mundarro pilota elkarteko bikote baten aurka. 16:15ean hasiko da nagusien lehen mailako final hori. 

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek, bestalde, aste honetan eskuz banako nahiz eskuz binakako partidak jokatuko dituzte. Etxea, Gurea pilotalekuan, eskuz banakako bost partida jokatuko dituzte Oteizakoek gaur eta bihar artea; gaur, osteguna, haurren mailako bi partida izango dira, eta bihar, ostirala, alebinen bi partida eta nagusien mailako bat. Gaur, 19:15ean hasiko da jaialdia eta bihar, 17:30ean.

Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden zerrenda:

Gaur, osteguna, 19:15ean hasita:

  1. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Iturralde - Orha (Aizkorpe)
  2. partidan, haurren hirugarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Huerta - Aranzabal (Arrasate)

Bihar, ostirala, 17:30ean hasita: 

  1. partidan, alebinen lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • L. Juaristi - Traore (Behar Zana)
  2. partidan, alebinen bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • E. Aramendi - Mendizabal (Ilunpe)
  3. partidan, nagusien lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Juaristi - Zabaleta (Oiarpe)

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak: 

Azken emaitzak

Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide