Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek aste honetan eskuz banako nahiz eskuz binakako partidak jokatuko dituzte. Datozen egunetan hainbat partida jokatuko dituzte lehia horien barruan. Dena den, Azkoitian gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, izango dira Oteizako pilotariak ikusteko aukera.
Gaur, 20:15ean hasiko da jaialdia eta eskuz banakako partida bat ikusteko aukera izango da. Bihar, ostirala, lau partida izango dira, 18:30ean hasita. Hona hemen Gurea frontoian jokatuko diren partiden zerrenda:
Osteguna, 20:15ean hasita:
- partidan, nagusien lehen mailako eskuz banakako partida:
- A. Oteiza - Odriozola (Ilunpe)
Ostirala, 18:30ean hasita:
- partidan, alebinen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- Lete - Iturrospe (Bergara)
- partidan, nagusien Negua txapelketako eskuz banakako partida:
- Oteiza - Aloña Mendi 2
- partidan, gazteen Negua txapelketako eskuz binakako partida:
- J. Arsuaga eta I. Bastida - Behar Zana
- partidan, gazteen lehen mailako Gipuzkoako eskuz banakako txapelketako partida:
- J. Arregi - Bidezabal (Zarautz)
Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Azken emaitzak
Joan den astean jokatu zituzten Oteiza elkartekoek txapelketako aurreneko pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak:
