Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025eko azaroaren 12a

Bihar, osteguna, eskuz banakako bi partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan, 19:15ean hasita. Ostiralean, berriz, eskuz banakako lau partida eta gomazko paletako beste bat jokatuko dituzte Gurean, 18:00etatik aurrera. 

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako buruz buruko eta gomazko paletako txapelketetako partidak jokatuko dituzte aste honetan. Etxean, Gurea frontoian, bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, jokatuko dituzte partidak. Gainera, aste honetan bertan hasiko da Gipuzkoako eskuz banakako txapelketa kadeteen, gazteen eta nagusien mailan.

Guztira, zazpi pilota partida ikusteko aukera izango dute pilotazaleek herrian, bi bihar eta bost etzi; kimuen edo alebinen mailako bat, infantilen mailako lau, gazteen mailako bat eta nagusien mailako bi. Nagusien mailako partida horietako bat buruz burukoa izango da, eta bestea gomazko paletakoa, binaka. 

Honako partida hauek jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan: 

Osteguna, 19:15ean hasita:

  1. partidan, gazteen lehen mailako eskuz banakako partida:  
    • J. Etxaniz - Errasti (Pagazpe)
  2. partidan, nagusien lehen mailako eskuz banakako partida:
    • Alex Juaristi - Odriozola (Abantzu)

Ostirala, 18:00etan hasita:

  1. partidan, gazteen hirugarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Iturralde - Inza (Aizkorpe)
  2. partidan, gazteen lehen mailako eskuz banakako partida:
    • D. Santos - Ardibide (Tolosa)
  3. partidan, gazteen bigarren mailako eskuz banakako partida:
    • X. Arana - Altuna (Hernani)
  4. partidan, nagusien mailako gomazko paletako binakako partida (finalerdia):
    • J. Aizpuru eta I. Epelde - Zarautz
  5. partidan, gazteen hirugarren mailako eskuz banakako partida:
    • A. Huerta - Camino (Beloki)

Horrez gain, Oteiza elkartekoek etxetik kanpo beste partida batzuk ere jokatu beharko dituzte. Hona hemen elkarteko pilotariek aste honetan jokatu beharreko partida guztien zerrenda: 

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko eskuzko eta gomazko paletako jokalariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten, bai etxean, bai etxetik kanpo. Hona hemen pilotariek eta palistek jokatutako partiden emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide