51. Kontzejupeko Txapelketako datorren asteko partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko aza. 2a, 08:00

Nagusien mailako San Andres eguneko finaleko irudi bat.

Haurren mailako partidak jokatuko dituzte asteartean, asteazkenean eta ostegunean, Kontzejupean. Txapelketa azken asteetan murgildu da, fase erabakigarrietan. 

Oteiza pilota elkarteak antolatutako 51. Kontzejupeko Txapelketa ari da aurrera egiten. Azaroan sartuta, txapelketa azken asteetan murgildu da; izan ere, gogoan izan behar da finalak San Andres egunez, hil honen azken egunean, jokatuko dute Kontzejupeko frontoian.  

Aste honetan ere beste zenbait partida jokatuko dituzte txapelketan izena eman eta oraindik txapelketari bizirik eusten dioten pilotariek. Astelehenean ez da partidarik izango, baina bai asteartean, asteazkenean eta ostegunean. Umeen partidak jokatuko dituzte datorren astean ere Kontzejupean. Hona hemen partida horien ordutegiak eta protagonistak: 

Asteartea, azaroak 4, 16:30ean hasita:

  1. partidan, haurren A mailako partida: 
    • Xanet Arana eta Oihan Mendizabal - Denis Santos eta Joab Diaz

Asteazkena, azaroak 5, 17:15ean hasita:

  1. partidan, benjaminen A mailako partida: 
    • Amets Etxaniz eta Eneko Azkoitia - Aimar Azkune eta Beñat Moreno
  2. partidan, benjaminen A mailako partida: 
    • Dei Otaño eta Mattin Azkargorta - Julen Uriarte eta Xanet Uranga
  3. partidan, kimuen A mailako partida:
    • Oihan Campos eta Aietz Arizmendi - Lur Juaristi eta Beñat Andola
  4. partidan, kimuen A mailako partida:
    • Julen Zinkunegi eta Eiden Galarraga - Eneko Martija eta Enaitz Andola

Osteguna, azaroak 6, 17:15ean hasita: 

  1. partidan, benjaminen B mailako partida: 
    • Oihan Lete eta Oihan Zabala - Irai Oiartzabal eta Matias Madariaga 
  2. partidan, benjaminen B mailako partida: 
    • Julen Soraluze eta Iker Gallastegi - Jurgi Errasti eta Jakes Zinkunegi

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide