Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025eko urriaren 30a

Aste honetan lau pilota partida jokatuko dituzte Oteizakoek Azkoitian. Bihar, ostirala, haurren eta kimuen mailako eskuz banakako partidak izango dira ikusgai, 18:00etan hasita.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako eskuz binakako eta buruz buruko txapelketetako partidak jokatuko dituzte aste honetan. Etxean, Gurea frontoian, bihar, ostirala, jokatuko dituzte partidak. Guztira, lau pilota partida ikusteko aukera izango dute pilotazaleek herrian, laurak haurrenak.

Honako partida hauek jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan:

Ostirala, 18:00etan hasita:

  1. partidan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • J. Diaz - Ugarte (Aloña)
  2. partidan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • E. Juaristi - Mugarza (Aloña)
  3. partidan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • J. Subinas eta Leibar (Aloña)
  4. partidan, kimuen lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • J. Zinkunegi - Ostolaza (Abantzu)

Horrez gain, Oteiza elkartekoek etxetik kanpo ere beste zenbait partida jokatu beharko dituzte. Hona hemen elkarteko pilotariek aste honetan jokatu beharreko partida guztien zerrenda: 

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko eskuzko eta gomazko paletako jokalariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten, bai etxean, bai etxetik kanpo. Hona hemen pilotariek eta palistek jokatutako partiden emaitzak: