Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko urr. 16a, 10:03

Gaur, bihar eta etzi jokatuko dituzte Oteiza elkartekoek aste honetan etxeko partidak. Eskuz banakako, eskuz binakako eta gomazko paletako binakako partidak ikusi ahal izango dira aste honetan Gurean. Ostiral gauean, 21:00etan hasita, 34. Bankoa Abanca-Diario Vasco Pilota Txapelketako bi partida ikusteko aukera izango da Gurean, tartean Julen Etxaniz pilotari azkoitiarrarena.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoek Gipuzkoako eskuz binakako eta eskuz banakako txapelketetako partidak jokatuko dituzte aste honetan; buruz buruko txapelketari ekingo diote oraingo honetan Oteizakoek, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa, hain zuzen. Etxean, Gurea frontoian, gaur, bihar eta etzi jokatuko dituzte partidak. Gaur, osteguna, haurren mailako eskuz banakako partida bat eta nagusien gomazko paletako binakako partida bat izango dira ikusgai; bihar, ostirala, kimuen eta haurren mailako eskuz banakako hiru partida; eta etzi, zapatua, nagusien hirugarren mailako eskuz binakako partida bat.

Bestalde, 34. Bankoa Abanca-Diario Vasco Pilota Txapelketako partidak ere izango dira Azkoitian. Ostiralean, eskuz binakako bi partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan, 21:00etan hasita. Promesa mailako partidan, Oteiza elkarteko Julen Etxaniz pilotari azkoitiarrak jokatuko du Anzizarrekin batera, eta haiek Perez-Segurola bikotea izango dute kontrario. Nagusien mailan, berriz, Fernandez-Apeztegia eta Sarasibar-Goiburu bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago

Gaurtik zapatura bitartean, honako partida hauek ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan:

Osteguna, 19:30ean hasita

  1. partidan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • J. Diaz - Orue (Arrasate)
  2. partidan, nagusien lehen mailako gomazko paletako partida: 
    • J. Aizpuru eta I. Epelde - Lagunak

Ostirala, 17:15ean hasita

  1. partidan, kimuen lehen mailako eskuz banakako partida: 
    • J. Zinkunegi - Galparsoro (Aizkorpe)
  2. partidan, kimuen bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • A. Lete - Rezabal (Ospele)
  3. partidan, haurren bigarren mailako eskuz banakako partida: 
    • J. Subinas - Egizabal (Bergara)

Ostirala, 21:00etan hasita

  • 34. Bankoa Abanca-Diario Vasco Pilota Txapelketako eskuz binakako partida:
    1. partidan, Etxaniz (Oteiza)-Anzizar eta Perez Segurola
    2. partidan, Fernandez-Apeztegia eta Sarasibar-Goiburu 

Zapatua, 12:00etan hasita

  1. partida, nagusien hirugarren mailako eskuz binakako partida: 
    1. A. Oteiza eta J. Arregi - Oiarpe

Horrez gain, Oteiza elkartekoek etxetik kanpo ere beste zenbait partida jokatu beharko dituzte. Hona hemen elkarteko pilotariek aste honetan jokatu beharreko partida guztien zerrenda: 

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko eskuzko eta gomazko paletako jokalariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten, bai etxean, bai etxetik kanpo. Hona hemen pilotariek eta palistek jokatutako partiden emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide