Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko urr. 8a, 09:20

Ostegun arratsaldean eta igande goizean jokatuko dituzte Oteiza elkartekoek aste honetan etxeko partidak. Nagusien eskuz binakako eta gomazko paletako binakako partidak izango dira bi egun horietan.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoak Gipuzkoako Binakako Txapelketako partidak jokatuko dituzte aste honetan ere. Etxean, Gurea frontoian, bihar eta igandean jokatuko dituzte partidak. Bihar, osteguna, nagusien eskuz binakako partida bat eta nagusien gomazko paletako binakako beste partida bat jokatuko dituzte, eta igandean, nagusien eskuz binakako partida bat.

Honako hauek ikusteko aukera izango da:

Osteguna, 19:30ean hasita

  1. partidan, nagusien lehen mailako eskuz binakako partida: 
    • J. Oteiza eta A. Juaristi - Ospele
  2. partidan, nagusien lehen mailako gomazko paletako partida: 
    • J. Aizpuru eta I. Epelde - Loiolatarra

Igandea, 11:00etan hasita

  1. partidan, nagusien lehen mailako eskuz binakako partida: 
    • M. Aranbarri eta J. Juaristi - Zazpi Itturi 2

Horrez gain, Oteiza elkartekoek etxetik kanpo ere beste zenbait partida jokatu beharko dituzte. Hona hemen elkarteko pilotariek aste honetan jokatu beharreko partida guztien zerrenda: 

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko eskuzko eta gomazko paletako jokalariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten, bai etxean, bai etxetik kanpo. Hona hemen pilotariek eta palistek jokatutako partiden emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide