Oteiza elkartekoen aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko urr. 1a, 15:13

Oteiza elkarteko pilotariek ostiralean jokatuko dituzte Gipuzkoako Binakako Txapelketako partidak, Gurea pilotalekuan. Guztira, eskuz binakako hiru partida eta gomazko paletako binakako beste bat ikusteko aukera izango dute pilotazaleek herriko frontoian.

Azkoitiko Oteiza pilota kirol elkartekoak buru-belarri murgilduta daude Gipuzkoako Binakako Txapelketan, eta datozen egunetan hainbat partida jokatuko dituzte lehia horren barruan. Etzi, ostirala, lau partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan. Honako hauek ikusteko aukera izango da:

Ostirala
  • 17:30ean hasita, lehen partidan, gazteen lehen mailako eskuz binakako partida (Alkain saria):
    • J. Arsuaga eta I. Bastida - Tolosa 4
  • Bigarren partidan, gazteen lehen mailako eskuz binakako partida (Alkain saria):
    • J. Etxaniz eta J. Arregi - Tolosa 3
  • Hirugarren partidan, nagusien hirugarren mailako eskuz binakako partida: 
    • A. Oteiza eta A. Juaristi - L.A.P.K.E. 2
  • Laugarren eta azken partidan, nagusien lehen mailako gomazko paletako partida: 
    • J. Aizpuru eta I. Epelde - Beotibar 1

Hona hemen Oteizakoek aste honetan jokatuko dituzten partida guztien zerrenda: 

Azken emaitzak

Oteiza pilota elkarteko eskuzko eta gomazko paletako jokalariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten, bai etxean, bai etxetik kanpo. Hona hemen pilotariek eta palistek jokatutako partiden emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide