Irailaren 6ra arte eman daiteke izena Oteiza pilota elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

7 urte edo gehiago dituzten haurrek eman dezakete izena pilota elkartean irailaren 6a baino lehen. 

2025-2026 denboraldian pilotan trebatzen hasi nahi duten haurrek irailaren 6ra bitartean eman dezakete izena Oteiza pilota elkartean. 2018. urtean edo urte hori baino lehen jaiotakoek eman dezakete izena, hau da, 7 urte edo gehiago dituzten haurrek.

Izena emateko, helbide elektronikoa zehaztu beharko da honako galdetegi honetan. Irailaren 6a izango da izena emateko azken eguna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide