Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea

Oteiza elkarteko gaztetxoek ostiral arratsaldean jokatuko dituzte eskuz binakako partidak, Gurea pilotalekuan.

Oteiza pilota elkarteko gaztetxoek ere izango dituzte pilota partidak aste honetan. Hain justu, Udaberri txapelketako lehiak jokatuko dituzte ostiral arratsaldean, 17:30ean hasita, Gurea herriko pilotalekuan. Guztira, eskuz binakako hiru partida hauek ikusteko aukera izango da Gurean: 

  • Alebinen lehen mailako Udaberri txapelketaren eskuz binakako partida: 
    • J. Subinas eta O. Mendizabal - Gaztelupe
  • Alebinen bigarren mailako Udaberri txapelketaren eskuz binakako partida: 
    • A. Iturralde eta A. Garate - Olalde 2
  • Infantilen hirugarren mailako Udaberri txapelketaren eskuz binakako partida: 
    • A. Zaldua eta A. Huerta - Alde Zaharra

Hona hemen partida horien kartelera: 

Azken emaitzak

Joan den astean ere jokatu zituzten Oteiza elkartekoek pilota partidak. Hona hemen horien emaitzak: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide