Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren itzulerako partidak jokatuko ditu Azkoitiak datorren ostiralean, Gurea pilotalekuan (22:00), joan zen astean Aretxabaletari 0-3 irabazi ondoren. Horrenbestez, final hamaseirenetako kanporaketa erdi erabakita dute Oteizakoek, eta datorren ostiraleko 22:00etan jokatuko duten itzulerakoan aski izango dute partida bat irabaztea.
Horrez gain, Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetan ere murgilduta jarraitzen dute Oteizako pilotariek, eta horietako hainbat partida ere jokatuko dituzte aste honetan. Azkoitian, honako norgehiagoka hauek jokatuko dituzte:
Osteguna:
- 19:15ean, Gipuzkoako txapelketako jubenilen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- I. Bastida - Iturralde (Ilunpe)
- 19:15ean, Gipuzkoako txapelketako jubenilen bigarren mailako eskuz banakako partida:
- A. Uranga - Gonzalez (Aretxabaleta)
- 19:15ean, Gipuzkoako txapelketako nagusien bigarren mailako eskuz banakako partida:
- I. Egaña - Aranburu (Oiarpe)
Ostirala:
- 18:00etan, Gipuzkoako txapelketako nagusien lehen mailako eskuz banakako partida:
- Aitor Oteiza - Zabaleta (Oiarpe)
- 18:00etan, Udaberri txapelketako infantilen bigarren mailako eskuz binakako partida:
- E. Juaristi eta X. Arana - Aizkorpe
Hona hemen Oteiza elkartekoen aste honetako partiden zerrenda:
Hona hemen, berriz, joan den asteko partiden emaitza guztiak: