Oteiza pilota elkarteko Julen Etxanizek eta Urtzi Segurolak Udaberri txapelketa irabazi zuten herenegun, zapatua. Gurea frontoian aritu zen bikote azkoitiarra kadeteen lehen mailako txapela lortzeko lehian. Aurrean Lazkaoko (Gipuzkoa) Antzar pilota kirol elkarteko Mantzizidor-Barbarin bikotea izan zuten azkoitiarrek, baina 22-13 irabazi zuten Oteizakoek.
Nolanahi ere, ez zen Gurean jokatutako final bakarra azkoitiarrena izan; ondoren, Hernani eta Abantzu pilota elkarteetako bikote banak neurtu zituzten indarrak gazteen hirugarren mailako finalean. Abantzu elkarteko Arrizabalagak eta Zubelzuk 22-11 irabazi zieten Hernaniko Arretxeri eta Gasconi.