Kadeteen lehen mailako Julen Etxanizek eta Urtzi Segurolak Udaberri txapelketako finala jokatuko dute zapatuan, martxoak 29. Gurea frontoietan arituko dira txapela janzteko lehian nor baino nor gehiago (09:30). Aurrean Lazkaoko Antzar pilota kirol elkarteko bikotea izango dute azkoitiarrek.
Horrez gain, Iker Epelde palistak izango du hitzordua asteburuan. Epelde nagusien lehen mailako Gipuzkoako gomazko paleta txapelketa ari da jokatzen, eta hark Andoaingo (Gipuzkoa) Arrate pilotalekuan jokatuko du igandean, 11:45ean, Zarautz elkarteko Loidiren aurka.
Hona hemen Oteiza elkartekoen aste honetako partiden zerrenda:
Azken emaitzak
Joan den astean ere hainbat partida jokatu zituzten Oteizako pilotariek eta palistek. Infantil mailan, San Sebastianek eta Huertak 18 eta 11 galdu zuten Gipuzkoa mendebaldeko finalerdia. Aldiz, Juaristi eta Odriozola palistek ere 25 eta 13 galdu zuten Udaberri txapelketaren finalerdia. Hona hemen emaitza guztiak: