Oteiza pilota elkartekoen aste honetako partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2025ko mar. 12a, 08:56

Gurea pilotalekua.

Azkoitiko Gurea pilotalekuan gomazko paletako final laurdenetako partida bat ikusteko aukera izango da bihar. Oteizakoek, bestela, beste bi partida jokatuko dituzte aste honetan, biak etxetik kanpo.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek eta palistek Gipuzkoako eta Udaberri txapelketetako partidak jokatzen jarraitzen dute. Aste honetan, partida bakarra jokatuko dute Oteiza elkartekoek etxean, eta bera gomazko paletako Udaberri txapelketako binakako final laurdena izango da. Bihar, osteguna, Juaristik eta Odriozolak Aiako ordezkarien aurka jokatuko dute Gurean.

Hona hemen partida horri buruzko informazioa:

Osteguna

  • 19:30ean, nagusien bigarren mailako Udaberri txapelketako gomazko paletako binakako final laurdena: 
    • Aitor Juaristi eta M. Odriozola - Aia 2

Hona hemen partida horri buruzko xehetasunak:

Aurreko asteko emaitzak

Oteiza elkartekoek joan den astean ere Gipuzkoako eta Udaberri txapelketako partidak jokatu zituzten. Alex Juaristik eta Alejandro Juaristik 8 eta 22 galdu zuten Abantzu elkartekoen aurka jokatutako Udaberri txapelketako finalerdia. Jon Oteizak eta Inhar Egañak, berriz, hamalau tanto egin zituzten beste finalerdian. 

Hona hemen emaitza guztiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide